mar 19, 13:33
Beste behin, euskararen alde bultzada indartsua emango dute eskualdeko eragileek, Harro herri leloarekin ezin hobeki bat eginez. Askotariko mugimendu, erakunde, enpresa, talde eta norbanako batu dira Korrikara, eta lekukoa eskuz esku ibiliko da 23:57etik 06:32 aldera arte, Orion hasi eta Azkoitira arte.