EH Bildu izan da indar bozkatuena eskualdeko herritarren artean

Jabi Gonzalez Toston | Maria Maya Manterola 2024ko api. 21a, 22:49

17.764 boto jaso ditu koalizioak eskualdean, duela lau urteko emaitza hobetuta. EAJk eutsi egin dio boto kopuruari, eta bigarren alderdi bozkatuena izan da oraingoan.

Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak izan dira gaur eta Urola Kostako emaitza ofizialak jada eman dituzte. EH Bildu izan da alderdirik bozkatuena, 17.764 boto jasota. Duela lau urte baino 3.263 gehiago. Orduan, EAJ izan zen garaile eskualdean gaurko antzeko boto kopurua lortuta, baina koalizio abertzalearen gorakadak bigarren izatea eragin du.

Bi alderdiek alde handia atera die gainerakoei: PSE-EE hirugarren indarra izan da 2.452 botorekin eta PP laugarrena 933rekin. Biek 2020ko emaitzak hobetu dituzte; izan ere, 2.165 boto bildu zituzten eta 648 popularrek. Gainera, Ciudadanosekin koalizioa osatuta aurkeztu ziren duela lau urteko hauteskunde haietara. Sumarrek lehenbizikoz parte hartu du Eusko Legebiltzarrerako bozetan eta 555 izan da Urola Kostan jaso duen boto kopurua. Ahal Dugu alderdiak, azkenik, 546 boto eskuratu ditu, eta, 1.364 jaso zituen Elkarrekin Podemosek duela lau urte. Aipaturikoez gain, 253 boto jaso ditu Voxek eta 106 PACMAk