Beizaman EH Bilduk jaso ditu boto gehien Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan

Ihintza Elustondo 2024ko api. 21a, 21:20

EH Bilduk eskuratu ditu boto gehien Beizaman; 37 herritarrek bozkatu dute koalizioa, hau da, botoa ematera joan direnen %57,81ek. EAJ izan da  bigarren alderdi bozkatuena; 26 boto jaso ditu alderdi jeltzaleak, boto guztien %40,63.

Beizaman dagoeneko zenbatu dituzte Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetarako boto guztiak. EH Bilduk eskuratu ditu boto gehien; 37 herritarrek bozkatu dute koalizioa, hau da, botoa ematera joan direnen %57,81ek. EAJ izan da  bigarren alderdi bozkatuena; 26 boto jaso ditu alderdi jeltzaleak, boto guztien %40,63. Aulki Zuriak, berriz, boto bat eskuratu du (%1,56). Gainontzeko alderdirik ez dute bozkatu beizamarrek. Guztira, 108 herritar zeuden botoa ematera deituta Beizaman, eta %61,19koa izan da parte hartzea.

Duela lau urteko hauteskundeekin alderatuta, ez dira asko aldatu herritarren botoak. Orduko hartan baino lau boto gehiago jaso ditu EH Bilduk, eta hiru gutxiago EAJk.