23. Korrika

Jendetzak egin du bat Korrikarekin Urola Kostan

Erredakzioa 2024ko mar. 20a, 11:13

23. Korrika Zestoan. (Korrika)

Ezorduetan, baina harro, irriz eta abiada bizian egin dute euskararen alde lasterka milaka lagunek eskualdeko herri guztietan.

Udaberriarekin batera iritsi da Urola Kostara 23. Korrika. Gauerdiaren bueltan hartu dute Orion Usurbildik zetorren lekukoa. Gaueko ordu txikietan Aia, Zarautz, Getaria, Zumaia, Aizarnazabal, Zestoa eta Azpeitia zeharkatu ondoren, Elosuan Bergarari eman diote lekukoa Azkoitikoek 06:30 aldera.

Ezorduetan, baina harro, irriz eta abiada bizian egin dute euskararen alde lasterka milaka lagunek eskualdeko herri guztietan, kaleak eta errepideak betez. Irudi ikusgarriak eta harrigarriak utzi ditu euskararen eta AEKren aldeko egitasmo erraldoiak, eta herriz herri bildu ditu horiek Urola Kostako Hitzak: