23. Korrika

Zestoatik ere harro eta bizi pasatu da Korrika

Aitziber Arzallus 2024ko mar. 20a, 11:02

Iragarritakoa baino ordu erdi bat geroago ailegatu da Korrika Zestoara, eta ordurako jende mordoa zegoen herriko hainbat puntutan euskararen aldeko egitasmora batzeko zain. 

Aurreikusitakoa baino ordu erdi bat beranduago iritsi da Korrika Zestoara, 04:30 buelta horretan, eta txiki eta handi, ordurako jende mordoa zegoen euskararen aldeko martxara batzeko zain. Harro hartu dute lekukoa zestoarrek ere, eta Korrikak bizi egin du herrian barrena itzulia, Azpeitirako bidea hartzeko. Behin Korrikak herria atzean utzita, Portale kultur elkarteko ateak ireki dituzte eta nahi zutenek txokolate beroa hartzeko aukera izan dute, telebistan Korrika zuzenean ikusten zuten bitartean.

(Argazkiak: AEK eta Aitziber Arzallus)