23. Korrika

23.ean iritsi da Korrika Aizarnazabalgo herrigunera

Intza Trula 2024ko mar. 20a, 10:21

Gaur goizaldean zeharkatu du Aizarnazabal 23. Korrikak. Herritik igaro da martxa aurtengoan, eta aizarnazabaldarrek ez dute hutsik egin hitzordura.

23. Korrikak hartu ditu Aizarnazabalgo kaleak gaur goizaldean. Berezia izan da aurtengoa, besteetan ez bezala herria zeharkatu baitu, eta aizarnazabaldarrek ez dute hutsik egin hitzordura. Hain justu, 03:30 aldera hartu dute lekukoa Muniosoro erretegiaren aurrean, eta 03:50 aldera heldu dira herriko aldaparen hasierara. Jendetza batu da bertan, eta guztiek elkarrekin egin dute herriaren buelta, Harro Herri lelo hartuta.

(Argazkiak: Korrika eta Intza Trula)