Apirilak 7, igandea 08:00. Ustekabe txaranga. 11:00. Trikitxas bikotearen trikiti kalejira. 11:30. Hamaiketakoa herriko arrantzale zaharrentzat. 12:00. Sagarbide ikastetxetik irtenda, umeen danborrada. 12:30. Ustekabe txarangaren saioa. 17:00. Buruhandien eta erraldoien kalejira txistulariekin, udaletxetik hasita. Ondoren, Porrusalda taldearen erromeria Torreberrin. 17:30. Profesionalen esku pilota partidak, Aitzuri pilotalekuan. 18:00. The Grace of Dionysus, Pertz eta Biderbost taldeen kontzertuak, txosna gunean. 18:30. Ustekabe txarangaren kalejira. 19:00. Trikitxas bikotearen trikiti kalejira. 22:15. Helduen danborrada, Sagarbide ikastetxetik irtenda. 22:30. Joselu Anaiak taldearen dantzaldia, Kofradiako plazan. Gauerdian, bandera igoera Kofradiatik Pedro Etxabe arrantzalearekin. Danborrada amaitutakoan, Joselu Anaiak taldearen dantzaldia Kofradiako plazan. 00:30. DJ saioa, txosnagunean.
11:30etik hasita, Getariako txakolina dastatzeko aukera izango dute Aiako plazara gerturatzen diren guztiek, baita txekor haragi pintxoak jateko ere. Horrez aparte, 14:00etan Gazte Asanbladak txosna zabalduko du, eta 17:00etan Gizonezkoen Harri Txiki Txapelketa jokatuko dute. Eguna ez da hor amaituko, ordea; herri kirolak amaitzean Lajak eta Lutxurdik izango dute guztiak dantzan jartzeko ardura, erromerian.
Juan Mari Ibarzabalen argazki erakusketa.
Martxoaren 25etik apirilaren 11ra arte egongo da zabalik.