Nola aukeratu liburuak irakurzaletasuna sustatuz saioa, Dorleta Kortazar adituarekin. HHko eta LHko gurasoentzat, hezitzaileentzat eta gaian interesa dutenentzat. 17:30etik, 19:30era, liburutegian. *Saioetan parte hartzeko, aurrez izena eman behar da liburutegian, telefonoz, posta elektronikoz edo bertaratuta, apirilaren 10a baino lehen.
Altxa Burua Oriok antolatuta, Mugikorren auziaren formazio integrala saioa. Izena emateko epea zabalik dago, eta horretarako bi bide jarri dituzte; online galdetegi bat erantzunda, edo mezua bidalita altxaburua@gmail.com helbide elektronikora.
Uxue Alberdik gidatzen duen Zumaiako irakurle taldeak Jon Benitoren Lagun minak liburuaren inguruan jardungo du apirilaren 16an, asteartea, 18:00etatik aurrera Alondegiko Moila gelan. Idazlea bera izango da saioan
Juan Mari Ibarzabalen argazki erakusketa.
Informazio gehiago, hemen.
Aromaterapia lagungarria da bizitza kontzienteagoak izan, toxikotasunak gutxitu eta landareen indarrez jabetzeko. Horren inguruan arituko da Itziar Etxeberria Biotxik, aromaterapiaren onurez eta egunerokotasuneko ongizate eta emozioak eraldatzeko duen gaitasunaz.
Informazio gehiago, hemen.