Talai Mendi elkartearen 75. urteurreneko ospakizunen barruan, egun pasa egingo dute. Autobusa doakoa izango da. Informazio guztia, hemen.
- Salda eta pintxoak, Sañoako saletxean.- 11:00etan, mosaikoa.- Hitzaldia, trikitilariak, umeentzako jolasak...
Dantza tailerra antolatu du Astindu dantza elkarteak apirilaren 28rako. 11:00etatik 13:00etara egingo da Saregileen plazan, eta Munduko dantzak izango da gaia. Irakaslea Aitor Aizpurua izango da. Tailer hauek doakoak, irekiak eta adin eta maila guztietarako aproposak direla azpimarratu du Astinduk.
Iraupena: ordu eta erdi. Ibilbide laburra egingo da herrigunean. Bisita gaztelaniaz da. Aurrez izena eman behar da. Izena emateko: 688 75 94 29 zenbakira Whatsapp mezua bidalita, telefonoz 943-15 18 78 zenbakira deituta edota posta elektronikoz i-loiola@urolaturismoa.eus helbidera idatzita. Informazioa hemen.
Pontx pailazoaren emanaldia, 12:00etan, Herriko Plazan.
Zuzendaria: Salvador Simó Busom, Jianping Li. Generoa: animazioa. Urtea: 2024. Herrialdea: Espainia. Garai ilunak dira Txina inperialean. Dragoiak, antzina gizakien lagun eta aliatu jakintsuak zirenak, urteetan zehar jazarriak izan dira eta ziegetan giltzapetuak. Mendietako gotorleku urrun batean, neskato batek azken dragoiari ihes egiten laguntzen dio, eta harekin bat egiten du altxorrik preziatuena berreskuratzeko misio zoragarri batean: Herensugearen azken arrautza, hilezkortasuna lortzeko bere ahalmen magikoa ustiatu nahi duen azti gaizto batek lapurtua. Carole Wilkins australiarraren izen bereko literatura-sagako sei eleberrietako lehenengoaren egokitzapena. Apirilaren 28an, 17:00etan, Aita Marin. Euskaraz.
Nafarroako Haizkan taldearen kontzertua. Doan da sarrera.
Informazio gehiago, hemen.
Udaletxeko sarrera nagusian. Biodibertsitatearen eta itsas hondakinen erraldoiak dira Bio eta Zabor. Urtero bezala, Mater ontziarekin batera etorriko dira uztailean herrira Zero Zabor Uretan itsas zeharkaldiarekin. Horren aurretik, herriko haurrek eguneroko ohituren bitartez itsasoaren zaintza eta hondakinen murrizketa aldarrikatzen dituzten mezuak sortu dituzte herriko txokoetan zabaltzeko.
Jon Andoni Martin, Kamila Rodriguez, Michele Abrego, Txelo Arango, Iosu Arrieta Garate eta Gorka Larrañaga artisten lanak ikusgai.