Saioa doakoa eta irekia izango da. Informazio gehiago, hemen.
Uxue Alberdik gidatutako saioa eta Iñigo Astizen Joemak eta polasak liburua aztertuko dute.
Badut taldearen Berdin eta desberdin mila ipuin ipuin kontaketa saioa izango da apirilaren 23an, 17:30ean, Haur liburutegian. 4 eta 8 urte bitarteko haurrei zuzendutako saioa da.
Ipuin musikatuak, 4 urtetik aurrerakoentzat, baita helduentzat ere. Aurrez izena eman behar da, eta horretarako aukera izango da apirilaren 13tik 20ra bitartean.
Nerabeen osasun mentalaz ariko da Estibaliz Ansotegi. Izen-ematea: apirilak 1-21.brankaharrera@zumaia.eus
'Inoiz ez desagertzeko ipuina' ipuinaren kontakizuna eskainiko dute Kultur Etxean, apirilaren 23an, 18:30ean hasita. Mirari Alkorta, Maitane Unanue eta Xabier Etxaniz izango dira kontakizunaren arduradunak.
Aurkezpen hitzaldi dinamikoa, Manex Beristainek gidatua. Barreterapiaren informazioa, barrearen onurak eta barreterapiako zenbait jolas azalduko ditu errespetuzko eta konfiantzako giro batean. Helburua da tailer bat eskaintzeko taldea sortzea.
Anaitasuna mendi bazkunak Mendi Jardunaldien barruan antolatutako hitzaldia.
Informazio gehiago, hemen.
Udaletxeko sarrera nagusian. Biodibertsitatearen eta itsas hondakinen erraldoiak dira Bio eta Zabor. Urtero bezala, Mater ontziarekin batera etorriko dira uztailean herrira Zero Zabor Uretan itsas zeharkaldiarekin. Horren aurretik, herriko haurrek eguneroko ohituren bitartez itsasoaren zaintza eta hondakinen murrizketa aldarrikatzen dituzten mezuak sortu dituzte herriko txokoetan zabaltzeko.
Astelehenetik ostiralera: 18:00-20:00.Zapatuan: 11:00-14:00. Beñi Agirrereki bisita gidatua egiteko aukera izango da hilaren 24an (19:00) eta 27an (11:00).