Autodefentsa feminista tailerra eskainiko dute Zestoako kiroldegian

Ane Olaizola 2024ko mar. 27a, 12:31

Apirilaren 12tik ekainaren 7ra arteko ostiraletan izango dira saioak, eta 16 urtetik gorako emakumeek parte hartu ahal izango dute. Apirilaren 1ean zabalduko da izen-ematea.

Zestoako Udalak antolatuta, autodefentsa feminista tailerra eskainiko dute apirilaren 12tik ekainaren 7ra artean kiroldegian. Ostiralero eskainiko dituzte saioak, 18:00etatik 19:30era artean.

16 urtetik gorako emakumeek parte har dezakete ikastaroan, eta horiek apirilaren 1etik 10era artea izango dute izena emateko epea, kiroldegian bertan, zortzi eurotan. Leku mugatuak ditu ikastaroak.