Aian herri kirol jaialdia izango da urriaren 9an

Erabiltzailearen aurpegia Aitziber Sarobe Egiguren 2022ko ira. 28a, 12:33

Gipuzkoako txapelketak jokatuko dituzte hiru modalitatetan: gizonek lokotx biltzen, emakumeek harri txikiak jasotzen eta emakumeek aizkoran. Jaialdia 12:00etan hasiko da eta probalekuan izango da.

Herri kirol jaialdia antolatu dute urriaren 9rako Aian. Gipuzkoako txapelketak jokatuko dituzte hiru modalitatetan: gizonek lokotx biltzen, emakumeek harri txikiak jasotzen eta emakumeek aizkoran.

Lokotx biltzen ariko direnak ondorengo kirolariak izango dira: Iraitz Ferreira, Gotzon Iruretagoiena, Jon LarraƱaga, Uxer Mozo eta Mikel Osoro. Bete beharreko lana, 50 lokotx biltzea.

Harri txikietan, zazpi emakume lehiatuko dira: Lur errekondo, Lierni Osa, Udane Ostolaza, Aroa Sanhez, Ane Zinkunegi, Ainitze Zumeta eta Naiara Zumeta. Hiru harri altxatu beharko dituzte, hiru minutuko txandetan: 62,5 kiloko zilindro zaharra, 62,5 kiloko kubikoa eta 62,5 kiloko bola.

Aizkoran, berriz, Nerea Arrutik, Irati Astondoa eta Laiene Pikabea ariko dira. 36 ontzako bi enbor eta 45 ontzako beste bi ebaki beharko ditu bakoitzak.