Osasun krisiak sektore ugari kolpatu ditu, eta horien artean da taxi gidariena ere. Mugak tarteko, izugarri murriztu zaie lana, eta ahal bezala "aguantatzen" ari dira.
Sergio Ruiz Gonzalez-Txabarri zarauztarrak joan den astean aurkeztu du bakarkako bigarren diskoa: 'Leihotik Mundura'. Konfinamenduan idatzi, eta udan grabatu zuen lana Zestoako Gaztain Estudioan.
Bazkideen, irakurleen eta herritarren iritzia ezinbestekoa izango da UKT kooperatibako hedabide bakoitzaren etorkizuneko erronkak finkatzeko. Horretarako, inkesta bat jarri du martxan Urola Kostako Hitzak.
Zestoako Gazte Asanbladak eta Zestoako Saharauien Elkarteak deitu dute elkarretaratzea. Marokoko indar polizialen erasoen aurrean, "giza eskubideak errespetatzeko" eskatu diete nazioarteko komunitateari.
Gaur, osteguna, aurkeztu du liburua azpeitiarrak, sarean. Maria Garrastazuk Parisen bizi duen istorio bat kontatzen du Agirrek eleberrian, eta 1920ko hamarkadan dago kokatuta. 2018an kaleratu zuen 'Ispiluak eta itsasoak' eleberriaren jarraipena da nobela berria.
Urrian izan zen Kode Astea Europan, "programazioa eta alfabetatze digitala modu interesgarri eta entretenigarrian" lantzea duena helburu. Parte hartu zuten Urola Kostako ikastetxe publikoek ere, elkarrekin, eta bikaintasun ziurtagiria eskuratu du haien proiektu bateratuak.
Dirulaguntzen deialdia ateratzeko oinarriak zehazten ari da udala, eta datorren astean bilera egingo du ostalariekin oinarrien berri emateko. Bestalde, ostalaritzarekin zerikusia duten bi mozio onartu zituzten atzo ohiko udalbatzarrean.
Sanagustin kulturgunearen, Soreasu antzokiaren nahiz Dinamoa sormen gunearen kudeaketa barnebildu ditu itunak, kultur egitasmoari osotasuna emanez. Kultura sustatzeko proiektuak eta jarduerak antolatu eta gauzatuko ditu Kulturaz kooperatibak aurrerantzean ere. 2024ra arteko iraupena du hitzarmen berriak, eta lau urtez luza daiteke. Lankidetza hitzarmena Nagore Alkorta alkateak eta Jose Luis Otamendi Kulturaz kooperatibako lehendakariak izenpetu dute.
Elite eta 23 urtez azpikoen Zumaiako XIII. Saria jokatuko da bihar. 112 kilometroko bidea osatu beharko dute eskualdeko errepideetan zehar. 190 txirrindulari inguruk hartuko dute parte.
Saiakera ilustratua da Sugarren mende, eta Inkisizioaren nahiz sorgin ehizen izaera politikoa azaltzea izan da egilearen helburu nagusia. Martxoaren 4an aurkeztuko du Zarauzko Modelo aretoan.
Elordik eta Garmendiak Egiguren eta Ruiz izango dituzte parez pare promozio mailako neurketan. Lehen mailako partida Altunak eta Mariaezkurrenak Ezkurdiaren eta Galartzaren aurka jokatuko dute.
Arkamurka Natura Elkarteak honako bideoa helarazi dio HITZAri, "ironiaz" salaketa egiteko. Gaur bertan grabatu dute bideoa, Laurgainen, Pagoeta mendian.
Lau herritarrek tailer bana eskainiko dute udalak Damaso Azkue auzunean duen lokalean, eta horietan izena eman nahi duten edo informazio gehiago behar duten herritarrek ikastaro bakoitzaren gidariarekin jarri beharko dute harremanetan.
Sarrera nagusian eskailerak berritu, oinezkoentzako eta ibilgailuentzako arrapala bana eraiki, eta autobus geltokian estalpea jarri ditu Azpeitiko Udalak.