Eskualdeko bi lanbide heziketa zentro saritu dituzte 'Ekonomia zirkularra modelatuz' erakusketan

Jabi Gonzalez Toston aza 23 Azkoitia   Zarautz

Birziklatutako materialekin eskultura berritzaileak sortu dituzte Izarraitzeko eta Oteitza Lizeo Politeknikoko ikasleek Gipuzkoako Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak antolatutako ekimenaren bosgarren ediziorako.

Zumitzezko parke bat sortzeko prozesuan murgildu dira herriko LH 5eko eta 6ko ikasleak

Nerea Uranga aza 17 Azpeitia

Loiolako hiribideko belardian kokatuko da parkea, eta Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegaraiko, Azpeitiko Ikastola Ikasberriko eta Iraurgi Ikastetxeko haurrek diseinatuko eta erabakiko dute nolakoa izango den gunea. Zumitzezko jolasgunea Haurren Kontseiluak egindako eskaera baten emaitza izango da.