2023/02/17 16:00etan

Jaiak

Inauteriak

Inauteriak
Probalekuan eta plazan, Aia

Ostiralean, eskolako haurren urteroko ekitaldiaz gain, 16:00etatik aurrera txokolatada eta disko-festa izango dira probalekuan. Guraso Elkarteak antolatu ditu ekintzok, eta opariak ere zozkatuko dituzte aurten umeentzako. 19:00 inguruan, berriz, herriko plazan elkartuko dira, eta pintxo potea hasi aurretik, opariak zozkatuko dituzte heldu eta gaztetxoen artean. 19:30etik 21:30era, berriz, pintxo potean ibiliko dira herritarrak, Zumai txarangak lagunduta.