Aiako Gazte Asanbladak arrazakeriaren inguruko hitzaldia antolatu du

Andrea Zipitria 2023ko api. 14a, 09:00
Aiako Gazte Asanbladaren aurkezpena. (Aitziber Arzallus)

Kultur etxean izango da eta horren ondoren, 'trivial' potearen bigarren edizioa egingo da.

Aiako Gazte Asanbladak arrazakeria hizpide izango duen hitzaldia antolatu du. Hilaren 21ean izango da, kultur etxean, 18:30etik aurrera. Gizarte integratzaile batek gidatuko du saioa.

Hitzaldiaren ondoren, lehenengo trivial poteak izan zuen "arrakasta" ikusita, bigarren bat egingo dute, herriko tabernetan barrena. Aurreratu dutenez, oraingo jokuan kulturaniztasuna hartuko da abiapuntu.