Ur berri fest jaialdia antolatu du Aiako Gazte Asanbladak lehenengo aldiz

Andrea Zipitria 2023ko mai. 2a, 15:30
Aiako San Donato eta San Lorentzo jaiak.

Musika izango da protagonista, hilaren 13an izango den jaialdian. Hain zuzen ere, hiru kontzertu eskainiko dira probalekuan, eta elektrotxaranga izango da aurrez.

Aiako Gazte Asanbladak Ur berri fest jaialdia antolatu du lehenengo aldiz. Hilaren 13an, larunbatarekin izango da, eta musika bilakatuko da protagonista egun batez. Izan ere, hiru kontzertu eta elektrotxaranga antolatu dituzte.

Hona hemen egun osoko egitaraua:

18:30ean, JTA elektrotxaranga
22:30etik aurrera, Amiltzen, Manitu eta GZR taldeen kontzertuak probalekuan.

 

Aiako Gazte Asanbladak musika ekitaldi hauetara animatu nahi ditu herritarrak.