Elustondo anai-arrebak igoko dira bihar Aristerrazuko oholtzara

Andrea Zipitria 2024ko mar. 30a, 15:30

Erromeria hasiko da 18:00etan, eta hiru orduz dantzan jarriko dituzte bertaratzen diren guztiak.

Bihar, arratsaldean, erromeria izango da Aristerrazun, eta Andatzako Erromeria Elkarteak herritarrak saiora gonbidatu ditu. 18:00etan emango diote hasiera erromeriari. Hain zuzen ere, Elustondo anai-arrebek trikitilariek girotuko dute bihar plaza. Hiru orduz dantzan jarriko dituzte bertaratzen diren herritarrak.