Mari Karmen Arregi da Aizarnazabalgo EH Bilduren alkategaia

Nerea Uranga 2015ko api. 16a, 12:25

Aizarnazabalgo EH Bilduk maiatzeko hauteskundeetarako hautagaien zerrenda apirilaren 30ean aurkeztuko du herritarren aurrean. EH Bildukoen Aizarnazabalerako alkategaia Mari Karmen Arregi Agirre da. 46 urte ditu eta Aizarnazabalgo eskolako jangelan egiten du lana. Azken lau urteotan herrian zinegotzia izan da koaliziotik. Azken agintaldian Aizarnazabalgo alkatea EH Bilduko Alvaro Villar izan da.