Ados Pilotaren Binakako Txapelketa Nagusiaren jardunaldia jokatuko dute etzi Aizarnazabalen

Mailo Oiarzabal 2023ko ots. 8a, 12:04
Eneritz Arrieta, artxiboko irudi batean. (Ados Pilota)

Galeano eta Arrastia Gordonen eta Oskozen kontra ariko dira lehen partidan, eta Arrieta azkoitiarrak eta Zabalak Etxebeste eta Capellan izango dituzte aurkari bigarrenean. 19:00etan hasiko da jaialdia Atari Soro pilotalekuan eta sarrera doan izango da.

Ados Pilota klubak antolatutako Eusko Label Binakako Txapelketa Nagusiaren jardunaldia hartuko du etzi, ostirala, Aizarnazabalgo Atari Soro udal pilotalekuak.

Bi partida ikusteko aukera izango dute Atari Sorora joaten direnek. Batetik, Galeanok eta Arrastiak osatutako bikoteak Gordonekin eta Oskozekin neurtuko ditu indarrak. Bigarren partidan, berriz, Eneritz Arrieta azkoitiarra ariko da, Zabalarekin bikotea osatuta, Etxebesteren eta Capellanen kontra.

19:00etan hasiko da pilota jaialdia, eta sarrera doan izango da.