Aizarnazabalgo EH Bilduk larunbatean aurkeztuko du hautes zerrenda

Mailo Oiarzabal 2023ko api. 20a, 16:48
Aizarnazabalgo Zahar Etxearen eraikina. (Mailo Oiarzabal)

12:30ean hasiko da aurkezpen ekitaldia, Zahar Etxean; pintxoekin eta triki poteoarekin osatuko dute hitzordua. 

Etzi, larunbata, aurkeztuko du Aizarnazabalgo EH Bilduk maiatzaren 28ko udal hauteskundeetara aurkeztuko duen lantaldea. Zahar Etxean egingo dute hautes zerrenda aurkezteko ekitaldia, 12:30ean; aurkezpenaren ondoren, berriz, pintxoak jateko eta triki poteoa egiteko gonbita egina du koalizioak.

Festa giroko aurkezpena osatzeko, berriz, iluntzean Hernaniko Akarregi sagardotegian afaria ere antolatu du Aizarnazabalgo EH Bilduk.