Auzoz auzoko bilerak egingo ditu Aizarnazabalgo Udalak datorren astean

Mailo Oiarzabal 2023ko ira. 5a, 09:49
Zubialde auzoa. (Aizarnazabalgo Udala)

Astelehenean Zubialden eta Etxaben, asteartean Saiatzen eta Sallubin, eta ostegunean herriko plazan elkartuko dira udal ordezkariak herritarrekin.

Aizarnazabalgo Udalak auzoz auzoko bilerak deitu ditu datorren asterako. Bost bilera izango dira guztira, guztiak arratsaldez, eta hiru egunetan egingo dituzte.

Astelehenean, irailaren 11n, egingo dituzte lehen bi bilerak, 18:00etan Zubialdeko parkean eta 19:00etan Etxabeko zubian. Astearterako, hilaren 12rako, beste bi bilera deitu ditu erakundeak: 18:00etan Saiazko plazan elkartuko dira herritarrekin, eta 19:00etan Sallubiko bidegurutzean (Menditxiki). Bosgarren eta azken bilera herrigunekoa izango da; ostegunean, irailaren 14an, egingo dute hori herriko plazan, 18:00etan.