Emakumeen Nazioarteko Egunarekin bat egin dute Aizarnazabalen ere

Intza Trula 2024ko mar. 8a, 21:09

Emakumeen Nazioarteko Egunari lotuta hainbat ekintza egin dituzte arratsaldean zehar Aizarnazabalen. Besteak beste, pilota partidak, manifestazioa eta poteo musikatua egin dituzte herrian.

Emakumeen Nazioarteko Eguna da gaur, Martxoaren 8a, eta Aizarnazabalen ere emakumeen aldeko aldarriekin bete dute herria. Arratsaldean zehar zenbait jarduera egin dituzte egunari lotuta: 16:00 aldera, umeek herriko hainbat emakumeri koplak kantatu dizkiete eskolan, eta 18:00etatik aurrera pilota partidak, manifestazioa eta poteo musikatua egin dituzte.

Lehenengo pilota partida ozta-ozta irabazi dute Ibarrolak eta Vertizek Oskozen eta Sotilen aurka: 22 eta 21 amaitu da partida. Bigarrengoan, berriz, Ruiz de Infante eta Galeano 22 eta 11 gailendu dira Aldaregiaren eta O.R. Larramendiaren aurrean. Jarraian egin dituzte manifestazioa, Feminismoa dena aldatzeko lelo hartuta, eta poteo musikatua.