23. Korrika

Korrika Txikia egingo dute martxoaren 19an Aizarnazabalen

Intza Trula 2024ko mar. 12a, 12:48
Artxiboko irudian, Korrikako lekukoa.

16:00etan abiatuko dira parte hartzaileak Lauburu eraikinaren aurretik.

Martxoaren 19an, asteartez, Korrika Txikia egingo dute Aizarnazabalen. Hain zuzen, etzi abiatuko da Korrikaren 23. edizioa Irundik (Gipuzkoa), eta hilaren 24an Baionan amaituko da. Hori horrela, datorren asteartean, 16:00etan egingo dute Korrika Txikia Aizarnazabalen, Lauburu eraikinaren aurretik hasi eta udaletxeraino.

Korrika nagusia, berriz, martxoaren 20an, goizaldean, igaroko da herritik. 03:00 aldera iritsiko da Aizarnazabalera, eta aurten gainera, herria zeharkatuko du.