23. Korrika

Etxeko txikiek ere euskararen alde egin dute korrika

Intza Trula 2024ko mar. 19a, 17:37

Korrika Txikia egin dute gaur arratsaldean Aizarnazabalen, farmaziaren aurretik hasi eta udaletxeraino. Behin itzulia eginda, lekukoaren mezu sekretua irakurri dute udaletxeko balkoian.

Euskararen alde lau haizetara egin dute oihu gaur arratsaldean Aizarnazabalen, Korrika Txikian. 16:00etan abiatu dira eskolako haurrak farmaziaren aurretik, eta eskutik eskura pasa diote lekukoa elkarri, udaletxe aurrera iritsi diren arte. Bertan, balkoira igo eta lekukoak barruan zekarren mezu sekretua irakurri dute bi ikaslek, gainerako haurren eta gerturatu diren herritarren aurrean. 

Korrika nagusia, berriz, gaur, 03:00 aldera iritsiko da Aizarnazabalera, eta lehendabizikoz herria zeharkatuko du.