Tortilla lehiaketa egingo dute etzi Aizarnazabalgo gaztetxean

Intza Trula 2024ko mar. 20a, 12:14
Patata tortilla.

19:00etan egingo dute lehiaketa gaztetxean, baina parte hartzaileek hamabost minutu lehenago aurkeztu beharko dituzte tortillak. Izen ematea Uztarri tabernan egin daiteke, edo zuzenean gaztetxeko kide bati mezua bidalita.

Tortilla lehiaketa antolatu du Adiskide gaztetxeak ostiralerako. 19:00etan hasiko da lehiaketa, baina parte hartu nahi dutenek 18:45ean aurkeztu beharko dituzte tortillak gaztetxean. Uztarri tabernan eman daiteke izena, edo bestela, gaztetxeko kideren bati esanda.

Horrez gainera, arratsalde osoan zehar triki poteoa egingo dute.