23. Korrika

23. Korrikak Aizarnazabalen egin duen bidea, bideoan ikusgai

Erredakzioa 2024ko mar. 20a, 12:34

23. Korrikak hartu ditu Aizarnazabalgo kaleak gaur goizaldean. Berezia izan da aurtengoa, besteetan ez bezala herria zeharkatu baitu, eta aizarnazabaldarrek ez dute hutsik egin hitzordura. Korrikak herriko lurretan egin duten bidea ikus daiteke honako bideo honetan.

Gaur goizaldean zeharkatu du Aizarnazabal 23. Korrikak. Herritik igaro da martxa aurtengoan, eta aizarnazabaldarrek ez dute hutsik egin hitzordura. Honako bideo honetan ikus daiteke 23. Korrikak Aizarnazabalen egin dituen kilometro guztiak, bideoz.

Irudiak: AEK/Korrika/UKT