Datorren astelehenean zabalduko dute udalekuetako aurrematrikula epea Aizarnazabalen

Iraia Oteiza 2024ko api. 2a, 12:19

Aurrematrikula egiteko galdetegi bat bete beharko da herriko liburutegian zein Telegram edota Whatsapp aplikazioetan. Galdetegia datorren astelehenetik apirilaren 19ra bitartean egongo da eskuragarri.

Datorren astelehenean, apirilaren 8an, zabalduko dute udalekuetako aurrematrikula epea Aizarnazabalen. Izena emateko galdetegi bat beharko dute interesatuek, herriko liburutegian zein Telegram edota Whatsapp aplikazioetan eskuragarri dagoena. Hilaren 8tik 19ra bitartean izango dute horretarako aukera.

Aurreikuspenen arabera, uztaileko lehen hiru asteetan egingo dituzte aurten udalekuak Aizarnazabalen. Aurrematrikula egiterako garaian, zehaztu egin beharko da haurren egonaldia astekakoa ala bere osotasunean hiru astekoa izango den. Behin aurrematrikula eginda, aurrerako jakinaraziko dituzte matrikula ofiziala egiteko jarraibideak.