Samiel jaien inguruko bosgarren bilera egingo dute gaur

Intza Trula 2024ko api. 17a, 15:00
2023ko Samieletako txupinazoaren une bat. (Ihintza Elustondo)

18:00etan hasiko da bilera, ohikoa den moduan, udaletxeko bilera aretoan. 

Irailaren amaieran ospatzen dituzte Samiel jaiak Aizarnazabalen, eta apurka-apurka ari dira festa egun horiek antolatzen. Hain justu, gaur egingo dute Samielak prestatzen jarraitzeko bosgarren bilera. Ohikoa denez, udaletxeko bilera aretoan bilduko dira, 18:00etan.