Zabalik dago udaleku irekietarako izen ematea

Intza Trula 2024ko mai. 7a, 11:30

Artxiboko irudian Basakaitz eskola.

Halaber, udaleku horietan begirale modura lan egin nahi dutenek ere dagoeneko bidal dezakete curriculuma. Maiatzaren 17a izango da matrikula egiteko eta curriculuma bidaltzeko azken eguna.

Aizarnazabalgo udaleku irekietan parte hartzeko matrikulazio epea zabalik dago, baita udaleku horietan begirale modura lan egiteko izen ematea ere. Uztaileko lehen hiru asteetan izango dira udalekuak, HH3. mailatik hasi eta LH6. mailara arteko ikasleentzat.

Hori horrela, interesdunek matrikula orria liburutegian izango dute eskuragarri; curriculuma, berriz, mgabentura@gmail.com helbidera bidali behar da.