Ostiraletik aurrera ikusgai izango da Azkoitiko Parrokiaren aurtengo Jaiotza

Andoni Elduaien 2022ko abe. 20a, 13:08
2020ko Jaiotzaren irudi bat. (Nerea Uranga)

19:00etan izango da inaugurazio ekitaldia ostiralean, eta parrokiako abesbatzak kantatuko du. Horrez gain, katekesiko haurrek ere parte hartuko dute ekitaldian.

Ostiralean inauguratuko dute Azkoitiko Andre Mariaren Jasokundeko parrokiak aurtengo Gabonetarako egindako Jaiotza. Azken asteetan aritu dira parrokiako arduradunak Jaiotza muntatzeko lanetan, eta azkenean, iritsi zaie jendaurrean ikusgai jartzeko ordua. Ostiralean, 19:00etan izango da haren irekiera, eta ekitaldi irekia izango denez, herritar orok izango du hura ikusteko aurrera.

Parrokiako taldeak adierazi duenez, ekitaldian izango da parrokiako abesbatza ere, eta, horrez gain, katekesiko umeek ere abestuko dute inaugurazioan. Halere, herritar guztiei zabaldu diete bertan parte hartzeko aukera; izan ere, ekitaldi irekia izango da herritar guztientzat.