Tomate landareei buruzko tailerra egingo dute etzi Azkoitian

Andoni Elduaien 2023ko api. 22a, 08:57
Tomate landare bat. (Andoni Elduaien)

Etzi, astelehena, izango da saioa Azkoitiko Altamirako Baratze Parkean, eta tomate landareak osasuntsu edukitzeko kontuan eduki beharrekoak azalduko dituzte bertan. Era berean, tomate landareak banatuko dituzte.

Furgobaratza zerbitzua Azkoitira iritsiko da etzi, astelehena. Oraingo honetan tomate landareei eskainiko diete tartea Altamirako Baratze Parkean. 18:00etatik 19:30era artean izango da tailerra, eta antolatzaileek adierazi dute doakoa izango dela.

Tomate landareak osasuntsu edukitzeko kontuan eduki beharreko hainbat kontu jorratuko dituzte saioan, hala nola landaketa distantzia, zaintza eta tratamenduak. Era berean, baratze parkera bertaratzen diren kide guztiei tomate landareak oparituko dizkiete.