Zopilotes Txirriaosek dantzan jarri du Azkoitiko plaza

Ane Olaizola 2023ko aza. 19a, 09:00

Zopilotes Txirriaos, atzo, Azkoitiko plazan. (Andoni Elduaien)

Zopilotes Txirriaos eta Inoiz ez musika taldeen zuzenekoez gozatzeko aukera izan zuten atzo gauean Azkoitiko plazan elkartutakoek, datozen asteetako jai giroari hasiera emanez. 

Azkoitian datozen asteetan nagusituko den jai giroari hasiera eman nahian, kontzertu bana eskaini zuten atzo gauean Zopilotes Txirriaos eta Inoiz ez musika taldeek. Inoiz ez Zestoako banda izan zen herriko plaza girotzen hasteaz, eta ondoren, Iruñeko taldeak borobildu zuen gaua, han bildutako entzuleak dantzan jarriz.