'Esnearen kolorekoa' eleberria jorratuko du Azkoitiko Irakurle Taldeak hurrengo saioan

Ane Olaizola 2024ko mar. 26a, 09:54

Nell Leyshonek idatzitako eta Irene Aldasorok euskarara ekarritako eleberria izango du taldeak hizketagai maiatzaren 14an.

Nell Leyshonek idatzitako eta Irene Aldasorok Alberdania argitaletxearen eskutik euskaratutako Esnearen kolorekoa eleberria jorratuko du Azkoitiko Irakurle Taldeak hurrengo saioan. Irakurleak maiatzaren 14an, asteartez, elkartuko dira Elkarguneko Oteiza aretoan, 19:00etan. Iñigo Aranbarri idazlea da dinamizatzailea, eta taldea irekia da nahi duenarentzat.