Azkoitiko haurren danborradaren atarian, "gogoz" daude gaztetxoenak

Mireia Galarza Bastida eta Iraia Oteiza 2024ko api. 4a, 12:27

Larunbatean egingo dute umeen danborrada Azkoitiko kaleetan barrena. HH5etik LH6ra arteko haurrek hartuko dute parte danbor festan, eta ordu gutxiren faltan, azken prestaketa lanekin dihardute.

Azken urteetan bezala, Pazko asteko larunbatez egingo dute haurren danborrada Azkoitian, eta ordu gutxiren faltan, azken prestaketa lanekin dihardute. Egun handirako "gogoz" daude gaztetxoak.

17:00etan hasita, herriko kaleak girotuko dituzte danbor eta barrika doinuekin. HH5etik LH6ra arteko haurrek parte hartuko dute danborradan: HH5ekoak sukaldari txiki moduan aterako dira; LH1ekoak, gastadore, karrozan edo kantinera; eta LH2tik LH6ra arteko neska-mutilek joko dute danborra. Aurten, gainera, aspaldiko urteetan ez bezala, arkatza eta paella ontzia eramaten dituztenak ere aterako dira.

Erlazionatuak