Ekin diete Pilotari Eguneko txapelketei

Ane Olaizola 2024ko api. 12a, 12:18

Gizonen binakako bi partidak eman zioten hasiera ekainaren 8an ospatuko duten Pilotari Eguneko txapelketei, eta dozenaka lagun elkartu ziren Kontzejupean norgehiagokak ikusteko. Gaur arratsaldean ere partidak jokatuko dituzte.

Datorren ekainaren 8an ospatuko duten Pilotari Eguneko txapelketak hasi zituzten atzo arratsaldean, eta ohikoa den moduan, dozenaka lagun elkartu ziren Kontzejupean aurreneko norgehiagokak ikusteko. Hain zuzen, gizonen binakako bi partidak eman zioten hasiera txapelketari: Azpiazu-Kuku eta Korta-Aranbururen zein Aldalur-Zubizarreta eta Uranga-Oteiza bikoteen artekoek, hain zuzen ere.

Gizonen binakako nahiz banakako eta emakumeen binakako pilota txapelketak jokatuko dituzte astez aste udaletxe azpiko frontoian. Txapelketaren lehen astean gizonen binakako txapelketaren aurre kanporaketak jokatuko dituzte, eta bigarren astean, gizonen banakako txapelketaren aurre kanporaketak. Honako partida hauek jokatuko dituzte Kontzejupean datozen bi asteetan:

Gaur, ostirala (18:30):

  • Tertzio eta Jon Albisu - Ugaitz - Torria
  • Markel eta Lander - Izarre eta Maixa
  • Eñaut eta Zabale - Xomorro eta Mokolua

Apirilak 17, asteazkena (18:30):

  • Lizartza IV - Iñaki Azkoitia
  • Tomao - Epelde
  • J.M. Aranburu - Matxin IV

Apirilak 18, osteguna (18:30):

  • Zubizarreta - Xomorro
  • Ander Etxeberria - Julen Aranburu
  • Korta - Zabale

Apirilak 19, ostirala (18:30):

  • Endika Cuevas - Joritz
  • Gaztelu - Lander Alberdi
  • Errasti - Enaitz

Txapelketaren egutegia

Lehen bi asteetan gizonen binakako zein banakako txapelketan aurre kanporaketak jokatuta, txapelketa horiek azken faseetan murgilduko dira. Emakumeek, berriz, ligaxka jokatuko dute maiatzean. Hona hemen egutegia osorik:

Apirila:

  • Apirilak 11 eta 12, gizonen binakako txapelketaren aurre kanporaketak.
  • Apirilak 17, 18 eta 19, gizonen banakako txapelketaren aurre kanporaketak.
  • Apirilak 24, 25 eta 26, gizonen banakako txapelketaren final zortzirenak.

Maiatza:

  • Maiatzak 2, 3, 9 eta 10, gizonen binakako txapelketaren final hamaseirenak.
  • Maiatzak 8, 15 eta 22, emakumeen binakako txapelketako ligaxkako partidak.
  • Maiatzak 16 eta 17, gizonen binakako txapelketaren final zortzirenak.
  • Maiatzak 22 eta 23, gizonen txapelketetako final laurdenak.
  • Maiatzak 29, 30 eta 31, gizonen txapelketetako finalerdiak.

Ekaina:

  • Ekainak 8, Pilotari Eguna. Egunean bertan jokatuko dira pilota txapelketen finalak.