Azpeitiko skate parkea jendez lepo, "Egun Beltza" tarteko

Julene Frantzesena 2022ko urr. 30a, 09:12

Azpeitiko YK Riders taldeko kideek Hallowen Jam festa antolatu zuten, eta 16:00etan hasita, musikaz, jokoez nahiz meriendaz gozatu ahal izan zuten hara joandako skate, scooter, dirt, roller eta BMX zaleek.

Izarraizko Ateko skate parkea jendez leporaino bete zen atzo arratsaldean ere. Azpeitiko YK Riders taldeko kideek Hallowen Jam festa antolatu zuten, eta 16:00etan hasita, musikaz, jokoez nahiz meriendaz gozatu ahal izan zuten hara joandako skate, scooter, dirt, roller eta BMX zaleek. Gainera, "Egun Beltza"-ren antolatzaileek egindako eskaerari erantzunez, mozorrotuta joan ziren hainbat gaztetxo.