Azaroaren 19an ospatuko dute Loiolako Sagardo Eguna

Maialen Etxaniz 2022ko aza. 11a, 14:19

Azken urteetako etenaren ostean, loiolatarrek Sagardo Eguna antolatzea erabaki dute aurten. Azaroaren 19an, larunbatez, ospatuko dute auzoko sagardogileen eguna. Aurreratu dutenez, hamabi baserritarren edariak dastatzeko aukera izango da, baita txorizoa, gazta eta garagardoa ere.

Bueltan da Loiolako Sagardo Eguna. Azaroaren 19an, zapatua, ospatuko dute Sagardo Eguna loiolatarrek, 13:00etan hasita. Azken urteetako geldialdiaren ostean, betiko xarmarekin itzuliko da sagardoaren bueltako festa Loiolara, eta antolatzaileek aurreratu dutenez, hamabi baserrietako edariak dastatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek. 

Txorizo pintxoarekin batera emango dute edalontzia. Sagardoa ez ezik, gazta eta garagardoa ere dastatzeko aukera izango da; izan ere, postu bana izango dute gaztagileek eta Izar-Haitz garagardoaren ekoizleek.