Banatu dituzte Udazkeneko Argazki Rallyko sariak

Udazkeneko Argazki Rallyko sarituak zapatuko ekitaldian. (Azpeitiko Argazki Elkartea)

Argazki elkarteak Dinamoa sormen gunean duen egoitzan egin zuten ekitaldia zapatuan, eta saritu bakoitzak jaso zuen zegokion saria. Antonio Valencia izan da aurtengo edizioaren garailea.

Zapatuan banatu zituen Azpeitiko Argazki Elkarteak Udazkeneko Argazki Rallyko sariak. Argazki elkarteak Dinamoa sormen gunean duen egoitzan egin zuten ekitaldia, eta saritu bakoitzak jaso zuen zegokion saria.

Donostiako Antonio Valencia izan da aurtengo edizioaren garailea, eta hark 150 euro eta garaikurra eskuratu ditu. Gainera, rallyko argazkirik onena ere harena izan da. Bigarren, berriz, Igor Froilan (125 euro eta garaikurra) sailkatu da, eta hirugarren, Ainara Garcia (100 euro eta garaikurra). Herriko lehen sailkatua –saritu gabea– Iñigo Olarte izan da, eta hark 90 euro eta garaikurra jaso zituen larunbatean.

Ekitaldiaren hasieran rallyko argazki guztien emanaldia egin zuten, eta ondoren, banatu zituzten sariak. Argazki elkartearen webgunean ere ikus daiteke irudiak.