Itsasiko dantzariak eta musikariak, Toroko mahats bilketaren festan

Mailo Oiarzabal 2023ko urr. 16a, 11:18

Zamorako (Espainia) lurretan igaro dute urriko zubia Azpeitiko euskal kultur taldeko kideek, eta zapatuan Toroko kaleetan emanaldia egin zuten.

Itsasi euskal kultur taldeko 36 kide, heldu, gazte eta haur, Zamorako (Espainia) lurretan ibili dira urriko zubian. Losacio herriko errota zaharrean ostatu hartuta egon dira asteazkenetik, eta hango inguruak ezagutzeko ez ezik, Toro herrian asteburu luzean ospatu duten mahats bilketaren festan beren dantzak erakusteko parada izan dute Itsasikoek.

Zapatuan aritu ziren Azpeitiko dantzariak eta musikariak Toron, mahats bilketa festaren egitarau oparoaren barruan. Kalejiran ibili ziren Toroko kaleetan, bidean dantza saioak egiteko geldialdiak eginez.

Atzo, berriz, Zamoratik etxerako bidean, Burgosen egin zuten geldialdia Itsasikoek.

(Argazkiak: Itsasi)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide