Dantzaz eta ospakizunez bete dute Frontoi Txikia Itsasiko dantzariek

Unax LarraƱaga 2023ko aza. 25a, 18:30

Eguraldi kaskarra dela eta, Frontoi Txikian egin behar izan dituzte goizerako prestatuta zituzten dantza guztiak. Hala ere, jendetza bildu da Itsasiko txikienen emanaldia ikusteko asmoz. Jarraian taldeko kideek bazkaria egin dute.

Urtero legez, Itsasi kultur taldeak Itsasi Eguna ospatu du gaur. Eguraldi kaskarragatik Frontoi Txikian egin behar izan dituzte goizerako aurreikusiak zituzten emanaldi guztiak. Hala ere jendez, giro onez eta dantzaz bete dute pilotalekua Itsasiko dantzari txikienek.

Emanaldiaren ondoren trikiti zein pandero doinuz girotu dute eguerdiko poteoa, eta Itsasiko kide zein taldekide ohiek bazkariaz gozatzeko aukera izan dute.