Giro ederra sortu da Beizamako gaztaina erre janean

Ihintza Elustondo 2022ko aza. 6a, 08:16

Kantuz girotutako gaztaina erre jana egin dute Beizaman, eta giro ederra sortu da afariaren bueltan.

Kantuz girotutako gaztaina erre jana egin zuten atzo, larunbata, Beizaman, eta giro ederra sortu zen afariaren bueltan. Beizamako Hirusta kultur elkarteak antolatu zuen otordua, eta hainbat lagun elkartu ziren Beizamako ostatuan. 20:30ean hasi zen afaria, eta ondoren, gaztaina erreak izan ziren postrerako. Afalostean, IƱaki Labaka musikariak lagunduta, euskal abestiak kantatu zituzten, eta bertaratu zirenak ere kantuan aritu ziren.