Argindei nagusituta, etxean geratu da Errezilgo I. Asto Probaren saria

Ane Olaizola 2022ko urr. 16a, 09:31

Ostiralean eta atzo Errezilgo I. Asto Proba Sariketa jokatu zute hango plazako probalekuan, eta sei parte hartzaile aritu dira lehian. Argindeiren atzetik, Etxabe aizarnazabaldarra eta Txibilter azkoitiarra sailkatu dira, hurrenez hurren.

Errezilgo I. Asto Proba Sariketa jokatu dute bi egunez plazako probalekuan. Ostiralean eta atiza hiruna parte hartzaile aritu ziren nor baino nor, eta ostiraleko saioan egin zituzten marka onenak. Izan ere, Argindei errezildarrak 61 plaza eta 2,52 metro egin zituen egun horretan, eta hark eskuratu zituen txapela eta manta. Beraz, etxean geratu da probaren aurreneko edizioko saria. Bigarren postuan Etxabe aizarnazabaldarra geratu zen, 57 plaza eta 1,15 metro eginda; hirugarren, berriz, Txibilter azkoitiarra. Hari, gainera, harriari katigatzen zain armazioia puskatu zitzaion proba jokatzen ari zela, eta azkoitiarrak euskarria aldatu behar izan zuen saioan; dena den, 51 plaza, zinta bat eta 1,91 metro osatu zituen.

Sailkapenaren laugarren postuan Beltxa geratu zen, 50 plaza eginda; segidan, Txokolate errezildarra sailkatu zen, plaza bat gutxiago eginda; seigarren postua, berriz, Menbri oikiarrak bete zuen. Hark 15 plaza eta 3,46 metro egin zituen.  

Argazkiak: Ibon Errazu.