Errezilen ere gogor gaitzetsi dute Orioko hilketa matxista

Andoni Elduaien 2023ko mai. 18a, 21:41

Errezildarrak Goiko plazan elkartu dira hilketa matxista gaitzesteko.

Goiko plazan elkartu dira errezildarrak, eta haiek gogotik gaitzetsi dute herenegun jazo zen ezbeharra. 

Mugimendu feministak deituta, Orion asteartean izan zen hilketa matxista salatzeko elkarretaratzea egin dute Errezilen. Goiko plazan elkartu dira herritarrak, eta haiek gogotik gaitzetsi dute herenegun jazo zen ezbeharra. 

Eraso sexistarik ez! eta Autodefentsa feminista zioten kartelak eskuetan atera dira protesta egitera errezildarrak.