Astebetean bigarren txakolin dastaketa egin dute Getarian

Onintza Lete Arrieta 2022ko aza. 11a, 15:43

Herenegun Euskaraldiko motorrak berotzeko eta gaur Askizun San Martin eguna ospatzen ari direlako, herriko edari ezagunenaren bueltan dabiltza aste honetan getariarrak.

Astebetean bigarren txakolin dastaketa egin dute Getarian. Gaurkoa jaiei lotutakoa izan da, Askizun San Martin eguna ospatzen ari direlako auzotarrak. Eguerdian egin dute dastaketa, eguraldi gozoarekin. Gauean jarraituko dute festarekin, eta asteburu osoan zehar izango da zer gozatua. Hemen ikus daiteke egitaraua.

Herenegun ere izan zen txakolin dastaketarik, ordea. Hura Euskaraldiari lotuta egin zuten, herrigunean, Berdura Plazan. Getariako txakolina bertsotan izenburupean, txakolin dastaketa egin zuten bertsoekin uztartuta, eta Mikel Garaizabal ardo dibulgatzaileak gidatu zuen saio berezia. Bertsotan, berriz, Libe Goenaga eta Aner Peritz ziren aritzekoak.

40 lagunentzat zegoen tokia, eta giro polita sortu zen.

Gaur eguerdiko txakolin dastaketa Askizun, San Martin Egunean. (Getariako Udala)