Getariako aisialdi taldeak Euskal Olinpiadak antolatu ditu igande honetarako

Onintza Lete Arrieta 2022ko aza. 22a, 08:12
Haurrak jolasten. (TriLe/Pixababay)

Ekintza LH3 eta LH5 arteko gaztetxoentzat izango da, eta bertan parte hartu nahi dutenek izena aurrez eman beharko dute. Asteazken hau, azaroak 23, da horretarako azken eguna.

Getariako aisialdi taldeak, Urritzak, Euskal Olinpiadak antolatu ditu igande honetarako, azaroak 27. Ekintza 11:00etan hasiko da, frontoian, eta LH3, LH4 eta LH5. mailetako gaztetxoentzat prestatu dute.

Parte hartu nahi dutenek aurrez eman behar dute izena, eta azken eguna asteazken hau izango da, azaroak 23. Izena urritza.ae@gmail.com helbidean eman behar da.