Larunbat gauerako hiru kontzertu antolatu ditu Getariako Gaztetxeak

Onintza Lete Arrieta 2023ko ots. 6a, 11:07
Kolpeka Gernikako musika taldeko kideak.

Kolpeka, Couture eta Goma-2 musika taldeek eskainiko dituzte zuzeneko emanaldiak larunbat honetan.

Larunbat honetarako, otsailak 11, hiru kontzertu antolatu ditu Getariako Gaztetxeak. Hitzordua 21:00etan da, eta sarrerak hiru euro balio duela jakinarazi dute.

Gaztetxeko oholtzara Kolpeka, Couture eta Goma-2 taldeak igoko dira. Bizkaitarrak dira aurreneko bi taldeak, gernikarrak eta bermeotarrak; eta zarauztarrak eta getariarrak, berriz, Goma-2 taldekoak. 

Hain zuzen, EPa atera berri du Goma-2 taldeak, eta Bandcamp-en daude entzungai.