Asteburu osoko festa egingo dute Getarian sanjoanen bueltan

Onintza Lete Arrieta 2023ko eka. 20a, 10:07
Artxiboko irudian, San Joan sua Balentziaga kalean.

Ostiral arratsaldean hasiko dute festa Cristobal Balentziaga kalean, eta larunbaterako ere egun osoko egitaraua prestatu du festa batzordeak.

Urteko gaurik bereziena ate joka da, eta Getarian Cristobal Balentziaga kaleko bizilagunek prest dute guztia sanjoanak behar bezala ospatzeko. Ostiral arratsaldean hasiko dituzte ekintzak, eta San Joan suaren bueltan amaituko dute eguna.

Larunbatean ere jarraituko dute festa giroan, eguerdian hasi eta iluntzera arte. Igandean, berriz, kale horretako hildakoen aldeko meza eginez amaituko dituzte jaiak.

Egitaraua

Ostirala, ekainak 23

  • 17:30. Txokolatada. Edalontzia norberak etxetik eramatea eskatu dute.
  • 18:00. Umeentzako jolasak, Urritzaren eskutik.
  • 19:00. Hirugihar pintxoak salgai.
  • 21:30. Danborrada, Getariako Musika Bandarekin.
  • Bukatzean. San Joan sua.
  • Jarraian. Arno DJa.

Larunbata, ekainak 24

  • 12:00. Txistorra ogitartekoak banatuko dituzte.
  • Bitartean. Plaza dantzak.
  • 15:30. I. Mus Txapelketa.
  • 18:00etatik aurrera. Marrazki murala umeentzat.
  • 20:00etan. Bertsoak tabernaren inguruan.
  • 20:30. Afari herrikoia. Menua: sardinak eta postrea. Txotxa egongo da bertsolariek girotuta: Danel Olano eta Amets Aizpurua.
  • Ondoren. Izer eta Alabierren eskutik, erromeria.

Igandea, ekainak 25

  • 11:00. Meza kaleko hildakoen alde.