Esperantza prest da TKE ligari ekiteko

Jabi Gonzalez Toston 2023ko eka. 25a, 18:00

Gaur aurkeztu dituzte aurtengo denboraldiko Getariako taldea osatuko duten arraunlariak eta argi dute zein den helburua: "Atzetik bi traineru uztea".

Getariako Arraun Elkarteak gaur eguerdian arkeztu duu bigarren urtez jarraian TKE ligan arituko den taldea. Herriko frontoian egin dute ekitaldia eta Izaro Lestaio taldeko patroi ohia arduratu da aurkezpen lan horiek egiteaz. Esperantza osatuko arraunlariak banan banan agertu dira frontoira Lestaiok beren izenak zerrendatu bitartean. Hori bai, aurrez, harrobian egindako lanaren garrantzia azpimarratu nahi izan du aurten Tolosaldean arituko den patroiak. Horregatik, klubeko gaztetxoak izan dira frontoira deitu dituen lehenengoak.

Ane Loidi alkate ordeak ere hartu du hitza udalaren izenean, eta zorte ona opatu die datorren asteburutik aurrera etorriko zaienari begira. Zentzu horretan, txantxa modura gogoratu du iaz ere alkaetak ezin izan zuela aurkezpen ekitaldian egon eta har ordezkakatu zuela eta gerora denboraldi bikaina egin zuela Getariak. Horregatik, aurten ere hala izatea espero du eta "posible" dela adierazi du. Edonola ere, Loidik azpimarratu du "atzean dagoen urte askotako lanaren meritua" izan zela iazkoa.

Xabier Goikoetxea taldeko presidenetak ere joan den urteko denboraldia izan du gogoan eta aurtengoa ere horrelakoa izatea nahi lukeela aitortu du Getaria berriro onenen artean, "mutur-muturrean" ikusteko. Arraunlariei zuzenean galdetuta, bestalde, "lehenengo helburua atzetik bi traineru uztea" izango dela adierazi du taldean hirugarren urtea izango duen Jon Ander Zelaiaranek.

Ildo beretik mintzatu da Ion Larrañaga entrenatzailea ere: "Iazkoa gauza handia izan zen, bian puntu eta aparte egin behar dugu orain, zerotik hasiko baikara. Mailari eustea da lortu beharreko lehenengoa eta hortik aurrera goztu eta ahalik eta emaitza onena lortu sailkapenean". Bosgarren urtea izango du karguan, baina aurten ez du arraunik egingo. Bera da taldeak ildo horretan izan duen bost bajetako bat. Alta kopurua ere berbera izan da eta Larrañaga ziur da maila ona emango dutela; izan ere, "ondo" iksuten du taldea.

Bada, honako hauek dira TKE ligan arituko diren Getariako hemeretzi arraunlariak: Jokin Aizpuru, Daniel Ariztimuño, Iker Castillo, Jon Ander De la Hoz, Imanol Eizagirre, Unax Eizagirre, Iker Etxabe, Mattin Etxaniz, Igor Gomez, Urko Gurrutxaga, Jokin Idiakez, Aimar Iraola, Julen Manterola, Aitzol Martinez, Haritz Miralles, Jokin Rodrigez, Josu San Sebastian, Iñaki Ucin eta Jon Ander Zelaiaran.