PORRA: zenbatgarren amaituko dute traineru liga getariarrek?

Erredakzioa 2023ko eka. 29a, 09:00

UROLA KOSTAKO HITZAk arraun porra antolatu du. Galdera, hauxe: zenbatgarren postuan amaituko dute getariarrek Euskotren liga?

Sari ederra lortuko du porraren irabazleak: bi lagunentzako otordua Muniosoro erretegian + Koolore surf modako arropak. 

Porran parte hartzeko aukera uztailaren 1ean zabalduko da, eta abuztuaren 1ean amaituko da, 12:00etan.

Parte hartzaile batek baino gehiagok asmatzen badu porra, zozketa bidez erabakiko da irabazlea.

HEMEN PARTE HARTU PORRAN

Porra gehiago ere jarri ditugu martxan. Zumaiarrena egiteko, BALEIKE.EUSera sartu. Zarauztarrena egiteko, sartu ZARAUZKOHITZA.EUSera. Oriotarrena egiteko, berriz, sartu KARKARA.EUS atarian.

Zorte on!